XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Urbarten, pozgiroa nonahi.

Festa alaia, pozgarria eta herritarra; 600 mutiko-neskato, Lasartekoak eta ingurukoak, maisuak ondoan zituztelarik.

Arantzadi Zientzi Taldeko batek arbolaz, arbolaren egitekoaz, Arbolaren Egunak duen inportantziaz argi eta sakon hitz egin zien goizean umeei.

Arratsaldean, hirurak aldera, URBARTE izeneko Pasealekura jo zuen umekeriak, non sailetan banaturik eta ondoan arbola aldatzen zekien jende ikasia zutelarik, zuhaitzak sartzeari eta aldatzeari ekin zioten.

Mota askotako zuhaitzak aldatu zituzten.

Gogoz aritu ziren txikiak lurra atxurtu eta arbolak sartzen.

Usadio polita da hau; hain zuzen, usadio horri eutsi nahi diote txikiek; ai, sekula galdu behar ez zuen usadio ederra!.

Arbola Egunean parte hartuz, gorazarre ederra eta bikaina eskaini zioten, neska-mutikoek, Izadiari.

Haundiek, larriek behar dituzte orain ongi zaindu umeek sartutako landareak.

Txikiek ederki agertu dute bihotzez maite dutela Izadia, bihotzez maite landareak eta zuhaitzak.

Bizitza ederragoa bihurtzen duten arbolak zaintzen, ikasiko al dugu behingoz.

Zuhaitzak sartu eta gero, nahiko josteta izan zen denentzat.

Jostetak eta jolasak bakarrik ez, ze hantxe bertan atsal askaria gozoa, hau da merienda ederra egin baitzuten.